XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aiuntamentuko Aretoan ardoa eskaini zen eta bazkaria Hotel Zubizarretan egin zen, aita Barandiaranek eta Leonardo Urteagak Iztueta eta Olanoren jarraitzaile bikaina izandako maixu haundiaren dohaiak goraipatuz.

Arratsaldean, GOIZALDIk Ordiziako Plaza Nagusian bere dantza sortako aukeratuena dantzatu zuen.

Eta gure bidea jarraituz, beste Ehun Urte betetze bat ospatu beharrean aurkituko gera.

Oraingoan Joan Inazio Iztueta jaio zenez gerozko bigarrena eta bere jaioterrian, Zaldibian, ospatua.

1967ko hazilak 29 eta euri jasa gogor baten azpian, GOIZALDIko txistulariek kalejira bat egin zuten, Pedro Samso eta Pako Luzuriagak txalaparta doinuan kanpai hotsak zabaltzen zituzten bitartean.

Alkate soinua entzunaz, inbitatuak parrokiara sartu ziren eta bertan Danzas de Euskalerri monografiaren egileak eman zuen Meza, hots, aita Barandiaranek, sermoia euskaraz emanaz.

Segidan jarraigoa Iztueta-eneara joan zen, koreografo famatuaren jaiotetxera, ertilanez landuriko kare-harrizko plaka bat bertan estalgetuz, eta folklore irudien artean hitz hauk ezarriaz: .

Herriko bertsolariek Iztuetaren nortasuna goraipatu zuten, eta Pilotaleku Munizipalean Gizon Dantza edo aurreskua dantzatu ondoren, Agur Jaunak abestuz eman zitzaion amaiera Zaldibiako ospakizunari.

Ordura arte taldeko izan ziren guztiek osatu zuten dantza lerroa: Oronoz aurreskulari eta Garmendia atzeskulari.

Hurrengo egunean Donostian jarraitu zuen Iztuetarekiko omenaldiak.

Gure probintziako bazterrik industriatuenetako bat dugu Beasain, bere eguneroko eginkizunaren begirale Murumendi duelarik.

Jende langile nekagaitza Beasaingoa, baina bere lanaren gozagarri hor ditu urteoroko festak.

Jai guztietatik San Martini eskainitakoak dute merezi aipamen berezia, bertako semea baita Japongo martirietako santua, 1566ko uztailak 16ean jaioa Amunabarro etxean eta Loinaz bere abizenarekin ezagutua.

Sei aldiz izan da GOIZALDI jaialdi hauetan parte hartzaile 1957ko uztailak 24, Santiago bezperan, folklore festibal batetan eta urte bereko abenduak 1, herriko Gaixotegiaren alde Plaza Gipuzkoan jasotako zezen plaza batean Fundaciones Echebarría S A.-ko ozkagileek eratuta urtzaileen patroia den Eloy Santuaren omenez iragarritako festibal batetan.